XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nor da? - galdetu zuan.

- Ez bildurtu, Karmele, - erantzun zion abots illun batek ataritik.

- Ireki ezazu atea!.

Gaiztakeririk ez duanak ez du uste izaten gaiztorik iñun bear duanik.

Uste au etzetorren bat, egiarekin egun artan.

Zatarki illunez beren buruak estalirik zetorzen bi gizaseme agertu ziren Karmeleren begien aurrean, atea ireki zuan orduan.

Izuak artu zuan Karmele goitik beeraiño!.

Nun zegoan ere ez zekiala gelditu zan!.

Dardaraz zeukan gorputz osoa!.

- Ez ikaratu, Karmele, esan zion bi gizaseme aietako batek.

Beartsu errukarri batzuk gera nere laguna eta ni.

Diru pixka bat ba dezula etxean eta diru ori eskatzera gatozkizu.

Ez zazu, arren, garraisirik egin, eta zuri ez zaizu ezer txarrik gertatuko.

Dirua bear degu, besterik ez!.

Ez ziran une lasaiak une aietxek Karmelerentzat!.

Zeiñ ote zan diru aren berri jakin zezakeana?, galdetu zion Karmelek bere buruari.

Nolanai ere, galdua zegoan auzia eta diru-billa joan zan Karmele goiko gelara.

Bien bitartean, or sartu zitzaizkizun sukalderaiño bi eskale arrotz aiek.

Guztien gustora ez dira gauza guztiak etortzen.

Arrigarria dirudi, baiña egia zan.

Mutil gazte bat etorri zan illunabar artan Karmeleren etxera Soldaduskan zegoan Karmeleren semearen lagunik aundienetako bat zan mutil gazte ura.

Semeak bidalia zetorren; atseden-aldi labur bat bere gurasoen ondoan igarotzera zetorren.

Karmeleren seme Joxek bere amari ikustalditxo bat egin zezaiola eskatu zion bere lagun kuttunari.

Joxeren berriak zeatz meatz eman zizkion.